P´gina de inicio

Subir al menú de navegación local

Contenido

Euskal Jai Berri Erremonte Fundazioa

Euskal Jai Berri pilotalekuaEuskal Jai Berri pilotalekuaEuskal Jai Berri Erremonte Fundazioa erremonteari indar berria emateko sortua da. Erremontea XX. mendearen hasieran, Nafarroan, asmatutako pilota modalitatea da. Garai batean goia jo eta oso urte onak bizi izan zituen; horren ondorioz, beste Erkidego batzuetan ere finkatu zen. Azken urteetan, ordea, gainbehera hasi zen; Nafarroan, batez ere. Urte haietako garrantzia berreskuratzea da helburu nagusia, herrialde honetako jatorrizko pilota modalitate bakarra baita.

Euskal Jai Berri Erremonte Fundazioa 2004an eratu zen eta, orduz geroztik, erremontea indarberritzeko lanean ari da hainbat arlotan.

- Hainbat herritan erremonte-eskolak sortu ditu, etorkizunean ere erremonte-pilotariak ziurtatzeko eta modalitate honek zale gehiago izateko.

- Helburu horri lotua, garrantzi handiko beste xede bat ere badugu: hots, Euskal Jai Berri-Nafarroako Erresuma pilotalekuari merezi bezalako garrantzia ematea, berriz ere pilota modalitate honetako instalaziorik garrantzitsuena izan dadin.


volver

Pie de p´gina - Menú secundario de navegación
Subir al menú de navegación local

Remonte

carretera de Aoiz sin número, junto al centro comercial Itaroa (Huarte, Navarra) SPAIN
Tlf. (+34) 620 241 851 · (+34) 948 361 470

info@fundacionremonte.org