Euskal Jai Berri Erremonte Fundazioarentzat, pilota modalitate hau berrindartu nahia gogoan, funtsezkoa da erakunde publikoen eta enpresa pribatuen laguntza jasotzea.
Kirol babesleen bidezko lankidetzak behar diren diru-sarrerak ekarriko lizkioke gure Fundazioari, proiektua aurrera eramateko; babesleei, bestalde, zerga-abantaila oso interesgarriak.
Izan ere, Nafarroako Gobernuak gizarte interesekotzat deklaratua du Fundazioaren jarduera: hori dela-eta, Fundazioari emandako dirutzaren % 55era arteko zerga desgrabazioa izanen dute babesleek.
Erakunde horrek % 100ean kofinantzatutako laguntza jaso du REACT EB baliabideekin, Nafarroako 2014-2020 EGEF Programa Operatiboaren bidez, «OE REACT EB 2. Ekonomia digitalerako trantsizioan laguntzen duten inbertsioei laguntzea», COVID-19aren pandemiari Batasunak emandako erantzunaren zati gisa.