P´gina de inicio

Subir al menú de navegación local

Contenido

Jokatu erremontean

Euskal Jai Berri pilotalekuaEuskal Jai Berri pilotalekuaPilotazale askorentzat, erremontea euskal pilotaren modalitaterik ikusgarriena da. Pilotalekuan jokatzen da noski, eta tantoa aurkariari irabazi behar zaio, erremonte-saskia erabilita. Saskiak halako kurbatura txikia du eta pilotari zuzenean jotzen zaio; hau da, saski barnean pilotari atxiki gabe (atxikirik egin gabe, alegia). Horren ondorioz, zesta punta eta beste modalitate batzuk ez bezala, erremontea joko azkarra da, mugimendu handikoa, eta oso ikusgarria ere bai.
¡Jokatu erremontean! (probatu simuladorea erremonte profesionalaren web gunean)

¿Zergatik jokatu erremontean?
- Ikusgarria. Joko azkar-azkarra da, eta pilotakadak, abiadura handikoak (gehienetan 100 kilometrotik gorakoak, telebistako neurketen arabera); jokaldi batzuek konplexutasun tekniko handia dute. Azken finean, erremontea modalitate bereziki erakargarria da pilotalekura doan ikuslearentzat. Erremontera lehen aldiz doanak itzuli nahi izaten du. Eta jokatzen duenak aritu eta aritu nahi izanen du.  

- Ibilaldi luzea. 1904an, Telleria kaleko Juanito Moya iruindarrak saski edo xistera desberdina asmatu zuen; garai hartan erremintako pilotaleku luzean erabiltzen ziren gainerako tresna edo saski guztiak baino arinagoa eta eraginkorragoa zen: saski berriarekin, pilota inork baino urrunago botatzen zuen. Nafarroan jaiotako pilota modalitate honek, beraz, 100 urtetik gorako ibilbidea egina du. (gehiago irakurtzeko, jo Erremontearen historia estekara, www.remonteberri.com).

- Azpiegitura profesionala: Hernaniko Galarreta erremontearen sancto sanctoruma da. Izan ere, denboraldi osoan, 150 jaialdi baino gehiago egiten dira: astean hiru, gutxienez (astearte, ostegun eta larunbatetan, oro har). Urtean, kantxa horretan, bostehunetik gora partidu jokatzen dira (lau norgehiagoka, ostegun eta larunbatetako saioetan, eta hiru, asteartekoetan).
Erremonte profesionalaren jarduerak, ordea, haratago jotzen du; izan ere, Uharteko Euskal Jai Berri-Nafarroako Erresuma pilotalekuan jaialdi bat izaten baita astean behin, hilabete gehienetan (gutxi gorabehera, 36 jaialdi denboraldiko).
Aldi berean, Euskal Jai Erremonte Fundazioaren eskutik, erremontea hasi da herri batzuetara zabaltzen, betiere aldez aurretik materialak pilotaleku laburren neurrietara moldatuta (36 metrokoak baitira; eta pilotaleku luze klasikoenak, aldiz, 54 metrokoak).

Guztira, 200 erremonte jaialdi baino gehixeago izaten dira denboraldi bakoitzean. Eta, 700etik gora partidu, urte osoan.

volver

Pie de p´gina - Menú secundario de navegación
Subir al menú de navegación local

Remonte

carretera de Aoiz sin número, junto al centro comercial Itaroa (Huarte, Navarra) SPAIN
Tlf. (+34) 620 241 851 · (+34) 948 361 470

info@fundacionremonte.org