P´gina de inicio

Subir al menú de navegación local

Contenido

Fundazioaren helburuak

Euskal Jai Berri pilotalekuaEuskal Jai Berri pilotalekuaEuskal Jai Berri Erremonte Fundazioaren helburu nagusia da erremonteari josteta eta kirol jarduera gisa eustea, hainbat akordioren bidez; eta, era berean, Nafarroa osoan eta erkidego mugakideetan zabaltzea.

- Erremontea Nafarroako kultur ondare gisa zaintzea. Euskal Jai Berri Fundazioa sortua da erremontea Nafarroako kultur ondare gisa zaintzeko: horretarako, gizartean sustatu eta afizionatuetan bultzatuko du, betiere Euskal Jai Berri-Nafarroako Erresuma pilotalekua ardatz hartuta.

- Pilota eskolak. Ikastetxeetan eta kirol klubetan, pilota eskolak, edota pilota atalak, sortzea, nahi duen orok erremontean jokatzen hasteko aukera izan dezan. Ondoren, arestian aipatutako eskoletan behar bezalako maila eskuratu duten jokalariak goi-errendimenduko eskolan sartzea; azken eskola hori Euskal Jai Berri-Nafarroako Erresuma pilotalekuan dago. Jokalari horiek afizionatuetan arituko dira hala probintzietako nola nazio mailako txapelketetan.

- Txapelketak. Nafarroako Pilota Federazioak antolatutako txapelketa ofizialetan eta tokian tokiko klubek antolatutako lehiaketetan laguntza ematea, eskoletan izana emanik dauden gazteak aritu daitezen (gure Komunitateko pilota kluben bitartez federatutakoak).

- Hitzarmenak. Erakunde publiko (udalak), kirol klub, elkarte eta abarrekiko lankidetza hitzarmenak sustatu eta haietan esku hartzea, erremontea bultzatzeko. Enpresa pribatuen lankidetza erdiestea, haien diru-babesa lortzeko, betiere irabazi asmorik gabeko Fundazio bat babesteak dakartzan zerga-abantailetan oinarrituta; Nafarroako Gobernuak, gainera, gizarte interesekotzat jo du gure Fundazioaren jarduera. Azkenik, beste kirol batzuetako zaleengana iristeko asmoz, halako lankidetza hitzarmenak eginen dira Nafarroako klub garrantzitsuetako kirol entitateekin.

- Antolaketa egitura. Irakasleak eta epaileak prestatzea. Pilotalekuak moldatzea, erremontean aritzeko.

volver

Pie de p´gina - Menú secundario de navegación
Subir al menú de navegación local

Remonte

carretera de Aoiz sin número, junto al centro comercial Itaroa (Huarte, Navarra) SPAIN
Tlf. (+34) 620 241 851 · (+34) 948 361 470

info@fundacionremonte.org