P´gina de inicio

Subir al menú de navegación local

Contenido

Fundazioaren mugarriak

Euskal Jai Berri pilotalekuaEuskal Jai Berri pilotalekua- Eskolak eremu garrantzitsuetan sortzea, bai eta biztanle kopuru handiari zerbitzu ematen dieten eremuetan ere. Horretarako, hitzarmenak eginen dira bai udalekin, bai mankomunitateekin, bai pilota klub batzuekin. Adibidez, Doneztebeko eskola (Malda Erreka), Tafallako eskola (Erdialdea), Lekunberriko eskola (Larraun, Lekunberri, Betelu, Areso).

- Uharteko Euskal Jai Berri-Nafarroako Erresuma pilotalekuan goi errendimenduko eskola sortzea, Euskal Jai Nuevo Frontón Pamplonés, S.A. erremonte profesionaleko enpresaren lankidetzarekin.

- Erremontea zabaltzea, pilota modalitate hori Nafarroako ia pilotaleku guztietan jokatu eta gozatu dadin. Hori funtsezko helburua da, erremontea gure Komunitateko zoko-moko guztietan berreskuratzeko eta indarberritzeko. Horrela, Nafarroako Gobernuak, udalek eta Euskal Jai Nuevo Frontón Pamplonés S.A enpresak lagundurik, Nafarroa osoan ahalik eta erremonte txapelketarik onenak antolatzen ari dira, barne direla lehenago ia pilotaleku luzeetan bakarrik jokatzen ziren txapelketa garrantzitsuetako kanporaketak.

- Elkarlanean ari gara Nafarroako komunikabide garrantzitsuekin, irudia hobetzeko eta erremonteari buruzko albiste gehiago sartzeko, ahalik eta jende gehienak erremontearen berri izan dezan.

- Hitzarmenak erakunde publikoekin (Nafarroako Gobernuarekin) eta enpresa pribatuekin, erremonte zaleek (gazteenek, batez ere) Nafarroan urte osoan antolatzen diren erremonte jaialdietan sartzeko aukera izan dezaten.


volver

Pie de p´gina - Menú secundario de navegación

Remonte

carretera de Aoiz sin número, junto al centro comercial Itaroa (Huarte, Navarra) SPAIN
Tlf. (+34) 620 241 851 · (+34) 948 361 470

info@fundacionremonte.org